- JaiotzeanDiziplina anitzeko taldea
- Lehen txostenaArreta Goiztiarra
- 4-6 kiloEzpaineko ebakuntza
- 9-18 hilabeteAhosabaiko ebakuntza
- Ebakuntza bakoitzaren ondorenSuspertzea etxean
- Hazten den bitarteanErrebisioak
Diziplina anitzeko taldea
Orkestra baten antzera funtzionatzen du: profesional bakoitzak bere zeregina eta besteena ezagutzen ditu, eta koordinatzaile baten gidaritzapean elkarrekin lan egiten dute. Normalean kirurgia plastikoa edo kraneofaziala, pediatria, ortodontzia, odontopediatria, logopedia, otorrinolaringologia, aholkularitza genetikoa, erizaintza eta gizarte-lana biltzen ditu.
Euskadin, erreferentziazko zentroa Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea da. Arraildura duen haur bat jaiotzen denean, taldeak prozesu osoa azaltzen dio familiari eta gidak ematen dizkio.

Arreta Goiztiarra: 0-6 urte bitarteko laguntzak
Joan zaitezte zuen lurraldeko Arreta Goiztiarreko zerbitzura erreferentziazko ospitaleko lehen mediku-txostena eskuratu bezain laster. Han haurra baloratzen dute eta laguntzak abiarazten dituzte, logopedetatik hasi eta diru-laguntzetaraino. Foru Aldundi bakoitzak bere irizpideak ditu eta kasua sei hilean behin berrikusten du, gutxi gorabehera.
Arreta Goiztiarra euskadi.eus webgunean
Lehen ebakuntza: ezpaina
Bizitzako lehen hilabeteetan egiten da ebakuntza, normalean haurrak 4-6 kilo pisatzen dituenean. Puntuak 5-7 egunean desegiten dira; orbaina denborarekin leundu egiten da, baina ez da guztiz desagertzen.



Ahosabaia ixtea: 9 eta 18 hilabete bitartean
9 eta 18 hilabete bitartean egiten da, beti 2 urte bete aurretik, haurra hitz egiten hasten denerako ahosabaia itxita egon dadin. Ebakuntza konplexuagoa da eta fase batean edo bitan egin daiteke.



Suspertzea etxean
- Egun bat eta hiru bitarteko ospitaleratzea.
- Analgesikoak minerako, inoiz ez aspirina.
- Ukondoetan babes bigunak, zauria ez ukitzeko.
- Dieta biguna 7-10 egunez, lastotxorik eta txupeterik gabe.
- Jolas lasaia aste batez edo biz.
Errebisioak hazten den bitartean
Ondoren taldearekin errebisioak datoz: ortodontziak, logopediak eta otorrinolaringologiak haurra lagunduko dute hazten den bitartean. Kasu bakoitzaren arabera, aurrerago beste tratamendu batzuk edo esku-hartze txikiak behar izan daitezke; taldeak etapa bakoitzean azalduko dizue.
Etapa bakoitza prestatzeko lagungarriak izan daitezke familientzako gidak, besteak beste Gurutzetako Ospitalearena, ASPANIFen laguntzarekin egina.
ASPANIFeko familiek ospitaleetako gidetan oinarrituta prestatutako dibulgazio-informazioa. Ez du zuen mediku-taldearen aholkua ordezkatzen: edozein zalantzarekin, galdetu beti hari.
ASPANIF
ES
EU

