Funtsezkoena, minutu batean
- Ez da kutsakorraJaiotzetiko desberdintasuna da. Kirurgiarekin eta profesionalez osatutako talde batekin tratatzen da haurtzaroan zehar.
- Edonork bezala ikasten duBakarrik agertzen denean, hori baita ohikoena, ez du adimenean ezta ikasteko gaitasunean eragiten.
- Absentziak izango diraErrebisioak eta ebakuntzak urteetan zehar. Malguak izatea eta egunera jartzen laguntzea komeni da.
- Hitz egin familiarekinInork ez daki hobeto berak gelan zer behar duen.
Zer da arraildura
Ezpain-ahosabaiko arraildura (erbi-ezpaina edo ahosabai irekia) jaiotzetiko desberdintasun bat da: ezpaina, ahosabaia edo biak ez dira guztiz ixten haurdunaldian. Oso goiz sortzen da, jaio baino askoz lehen, eta inork ez du errurik.
Gelan nabaritu daitekeena
Orbain bat
Ezpainean edo sudurrean, gehiago edo gutxiago ikusten dena.
Ahotsa eta ahoskera
Apur bat desberdin ager daitezke. Haur batzuek logopedia behar dute.
Entzumena
Etapa batzuetan belarriko infekzio gehiago. Entzuteko zailtasunak baditu, azaltzen duenaren ondoan esertzea komeni da.
Absentziak eta urduritasuna
Errebisio eta ebakuntzengatiko faltak, eta nekea edo urduritasuna esku-hartze baten aurretik.
Nola lagundu eta zer saihestu
Nola lagundu
- Hitz egin familiarekin ikasturtearen hasieran eta galdetu zer behar duen bere seme-alabak.
- Eman denbora hitz egiteko eta ez bukatu bere esaldiak. Zuzendu ahoskera logopedak edo familiak eskatu badute bakarrik.
- Ebakuntza baten ondoren, errazi itzulera: jolastoki lasaia eta aurpegiko kolpeekin kontuz, mediku-taldeak hala adierazi badu.
- Izan malguak faltekin eta lagundu estutu gabe egunera jartzen.
- Landu aniztasuna gelan.
Zer saihestu komeni den
- Bere itxuraz edo ahotsaz iruzkinak.
- Ebakuntzaz galdetzea gela osoaren aurrean, baimenik eman ez badu.
- Penaz tratatzea, hauskorra balitz bezala, edo berarengandik gutxiago espero izatea.
Burlarik badago
Jardun lehen egunetik ikastetxearen protokoloarekin, hitz egin familiarekin eta haur horrekin, eta landu gela osoarekin. Arrailduragatiko burlak jazarpena dira eta ez dira alde batera utzi behar.
Jarraitzeko
ASPANIFek egindako orria. Orientazio orokorra da eta ez du ordezkatzen haur bakoitzaren mediku-taldearen edo familiaren aholkua.
Azken eguneratzea:
ES
EU
ASPANIF





