WhatsApp taldearen arauak
Taldea babes-, aholkularitza- eta lasaitasun-gune izatea nahi dugu, inor artega edo larrituta senti ez dadin.
Xedea eta arauak Zuzendaritza Batzordeak onartu zituen 2021eko maiatzaren 8ko Batzar Berezian.
Taldearen helburuak
- Elkarteko bazkideen arteko harremana erraztea.
- Taldeko kideen seme-alaben tratamenduekin zerikusia duten egoerei buruz galdetzea edo zalantzei erantzutea.
- Ukituen bilakaerari edo garapenari buruz galdetzea edo zalantzei erantzutea.
- Arraildunei eta haien familiei eragiten dieten kezkei buruz galdetzea edo erantzutea.
- ASPANIF elkarteak sustatzen dituen jardueren berri ematea.
- Elkartearekin edo elkartea osatzen duten familientzat interesgarriak diren gaiekin zerikusia duen beste edozein jarduera zabaltzea.
- Informazioa ematea dagoeneko ezarrita dauden prozedurei buruz edo prozedura berriei buruz, arraildunek behar dituzten zerbitzuak lortzen laguntzeko (diputazioak, osasun zerbitzuak…).
- ASPANIFeko familiei lagun diezaieketen esperientziak partekatzea.
Taldearen arauak
- Nor egon daitekeen taldean: ASPANIFen izena emanda dauden eta urteko kuota ordaindu duten guztiak.
- Taldean interakzioan hastean beharrezkoa da identifikatzea (izena profilean jarriz edo izena interakzioaren hasieran adieraziz).
- Taldean taldeko helburuekin lotutako informazioa baino ez da partekatuko. Gainera, partekatutako informazioak garrantzitsua, esanguratsua eta beharrezkoa izan beharko du gainerako parte-hartzaileentzat. Partaideek partekatzen dutenarekin arduratsuak izan beharko dute eta adierazten dutena egiazkoa izan.
- Nahitaezkoa da besteekiko errespetua izatea: ez da inolaz ere onartuko iruzkin desegokirik, errespetu-faltarik, irainik, gaitzespenik edo min ematerik beste parte-hartzaileekiko edo taldean ez egoteagatik defendatu ezin direnekiko.
- Taldearen ordutegia errespetatu beharko da: goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara, asteko egun guztietan. Hala ere, parte-hartzaileren batek premia larria badu bere seme edo alabari buruzko mediku-behar bati buruz galdetzeko ordutegi horretatik kanpo, kontsulta hori egin ahal izango du.
- Elkarrizketak talde-interesekoak izango dira; gai pertsonaletarako eta kide bakar batekin hitz egiteko, zuzenean pribatuan egingo da.
- Kideren batek beste bazkide batengana jo nahi badu modu pribatuan, baimena eskatuko dio aldez aurretik.
- Taldean idazten dena taldean geratzen da: ASPANIF taldearen edukia pribatua da; ezin zaie mezurik birbidali, ez eta mezuen pantaila-argazkirik ere, beste talde batzuei edo beste pertsona batzuei.
- Ekarpenak laburrak eta zehatzak izango dira, iruzkin edo ekarpen luzeegiek gainerako parte-hartzaileak nahas baititzakete. Informazioa argi helarazi beharko da.
- Sortzen den informazioari arreta jarri beharko zaio; ezinbestekoa izango da aurreko informazioa arretaz irakurtzea eta berrikustea, aurretik azaldu den zerbait ez galdetzeko.
- Taldea ezin izango da erabili ezein profesional edo profesional-talde kritikatu, iraindu edo gaitzesteko.
- Taldea modu desegokian erabiltzen hasten bada, parte ez hartzeko ahalegina egingo da, jarrera txarrak eteten laguntzeko.
- Ekarpenak, iradokizunak, kexak eta abar posta elektronikoz bidali beharko dira informacion@aspanif.es helbidera.
Taldeko erabiltzaileren batek ez badu betetzen gorago aipatutako arauetako edozein, Zuzendaritza Batzordeak erabiltzailea kanporatu ahal izango du aldez aurretik jakinarazi gabe.
ASPANIF
ES
EU
Taldean sartzeko eskaera