Aurten urteko topaketa egiteko kokaleku berria estreinatu dugu: Nafarroako Senda Vivara joan gara, familian joateko parke ezin hobea, eta, ezin zitekeen bestela izan, ASPANIF familia hitzordura joan gara.
Txikiek ederki gozatu dute haiekin egon diren begiraleekin, animaliak eta natura bere distira osoan ezagutuz; bitartean, amak, aitak eta gainerako familia profesionalen hainbat hitzalditara joan gara.
Aurten Bizkaiko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Iñigo Tuduri Limousin doktorea etorri zaigu hitzaldi txiki bat ematera.
Baina, batez ere, interesgarriena izan da berriro denok elkartzea eta txikiak egunetik egunera nola hazten eta hobetzen diren ikustea.
Eta asteburuari amaiera emateko, txikiak «gaupasa» egitera joan zitzaizkigun
ASPANIF
ES
EU
ASPANIF


