Bazkide estimatuok:
ASPANIF lankidetzan ari da Gareth Davies doktorearen agintepean dagoen European CLEFT Organisation erakundeak Europa mailako garezurreko patologiari (ezpain ahosabai-arraila) buruz egiten duen azterketan (Cost European Cooperation In Science & Technology).
Oso interesgarria iruditzen zaigu Europa mailan parte hartu ahal izatea, oso aukera positiboa da elkarte gisa ezagutarazteko eta, aldi berean, Europa mailan tratamenduetan egindako aurrerapenen berri izateko. Parte hartu nahi duten familiei laguntza eskatzen diegu. Erantzuteko galdetegi bat erantsi dizuegu, ez da datu pertsonalik behar; galdetegian familiaren izena jarri besterik ez da egin behar eta datu hori guretzat bakarrik da (dagokionaren ponte-izena jarri nahi ez baduzue behintzat).
• Galdetegia gaztelaniaz egin behar da, haiek egingo baitute ingelesezko itzulpena.
Galdetegirako sarbidea eskatzea
Kontsulta atalean idatzi «Estudio europeo»
Gehienez 24 orduko epean bidaliko dizugu esteka
OHARRA: galdetegia betetzeko epea, gutuna jasotzen duzunetik aste betekoa da gutxi gorabehera.
Azterketaren iturriak:
Webgunea: http://europeancleft.org/
Facebook: https://www.facebook.com/European-Cleft-Organisation-330432837063992/
Gareth Davies doktorea: https://www.linkedin.com/in/gareth-davies-72887213 / Gareth-Davies
ASPANIF
ES
EU
ASPANIF


