BIZIPOZAREN HELBURUAK ETA PROIEKTUAREN NORABIDEA
• Izaera desberdineko gaiak euskaraz azaldu eta ezagutaraztea, haurrak zein helduak sentsibilizatuz. Gainera, euskararen erabilera zabaltzea izaera bereziko gaien alde lan egiten duten elkarteetan.
• Errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa eskaintzeaz gain, eguneroko lanaren beharrei erantzun diezaieketen baliabide funtzionalak lortzeko laguntza ere eskaintzea.
• Euskaraz eta ilusioz Gizarte Ekintzan parte hartu nahi duten herritarrei proiektu komun eta aktibo bat eskaintzea.
BIZIPOZA PROIEKTUAREN JARRAIBIDEAK
Bizipozaren urteko plana urte horretan lortuko dituen baliabideen arabera garatuko da. Ideia da elkartea bazkide eta laguntzaileekin sostengatuko duen gutxieneko egitura bat izatea, eta gainerakoa lor daitezkeen baliabideen arabera egitea.
Bizipozak kontuan hartuko dituen ekintzak eta planak hauek izango dira:
- Elkarteek lantzen dituzten errealitateak zabaltzera zuzendutakoak: Irria aldizkariarekin taldean lan egitea ipuinak argitaratzeko; ipuinak animazio bihurtzea aurkezpen-modu gisa erabil daitezen; elkarteekin ekitaldiak eta emanaldiak antolatzea; Bizipoza jaia; boluntario-sareko gizarte-eragile desberdinekin hainbat jarduera egitea: Real Sociedad Fundazioa…
- Elkarteen arteko ezagutza eta kohesioa.
- Prestakuntza-saioak guztiontzat: gai medikoak, kazetariekin komunikazioa nola landu…
Iturria: Bizipoza
ASPANIF
ES
EU
ASPANIF


