SOCEFFen XIV. Kongresua, 2024ko urriaren 24tik 26ra
Lagun maiteok:
Valentziak ongietorri beroa ematen dizue SOCEFFen XIV. Kongresura, 2024ko urriaren 24tik 26ra egingo dena. Aurpegiko Arrailduren Espainiako Elkarteak (SOCEFF) zuetako bakoitzarekin lankidetzan aritzea espero du edizio berri honetan.
Gure eginkizuna da aurpegiko arraildurak dituzten pazienteen tratamenduko berrikuntzaren ahotsa izango den kongresu bat sortzea, zirujauek, ortodontistek, logopedek eta beste espezialitate batzuetako profesionalek ekimenak eta eguneratzeak partekatzeko aukera emanez.
Urriaren 24an, ostegun arratsaldean, Kongresuak kongresu aurreko bi tailer eskainiko ditu. Ostiralean, 25ean, eta larunbatean, 26an, osoko hitzaldiz osatutako egitarau bikaina prestatu dugu. Oraingoan, estatuan zein nazioartean oso ezagunak diren hizlariak izango ditugu, foniatria, logopedia, ortodontzia eta kirurgia diziplinetakoak, eta, zalantzarik gabe, berritasunak ekarriko dizkigute gure pazienteen tratamendua hobetzen jarraitzeko; dena merezi dute eta.
Kongresua lau gai-multzo handitan banatzen da: hortz-aurpegiko anomaliak, belofaringeko gutxiegitasuna, ezpain-ahosabaiko arrailduretako moldeaketa- eta zaharberritze-tekniken berrikuntzak eta, azkenik, errinoplastia arraildura duen pazientean.
Valentziak, kontrasteen eta kulturen fusioaren hiri ederrak, abegikortasuna, edertasun arkitektonikoa, kultura- eta aisialdi-eskaintza handia eta gastronomia bikaina eskaintzen dizkizue.
Gure Kongresuaren egoitza Valentziako La Fe Unibertsitate eta Politeknika Ospitalea izango da.
Ilusio handiz itxaroten zaituztegu Valentzian!
Adeitasunez,
Antolatzaile Batzordeko lehendakariak
DOAKO IZEN-EMATEA ETA EGITARAUA FAMILIENTZAT (gaztelaniaz)
** Kongresuaren egitaraua (gaztelaniaz)
ASPANIF
ES
EU
ASPANIF


