
17an, ETB1eko «BIBA ZUEK!» saioan, ASPANIF elkarrizketatu zuten, Eider Lopetegui elkarteko presidentearen eskutik. Guztiok ordezkatuz, patologia eta guztiok aurre egin behar izan diegun arazo eta kezkak ezagutarazteko aukera izan zuen.
Bizipozari esker izan dugun aukera paregabea izan da patologia bat ezagutarazteko; jende askok, hasiera batean, estetikoa besterik ez dela uste du, eta ez daki atzean dakarren guztia.
Eskerrik asko Eiderri, Zuriñeri, Iñakiri eta Malen txikiari, kameren aurrean egon zirenei.
Eiderri egindako elkarrizketa (ASPANIFeko presidentea)
Malen eta Iñakiri egindako elkarrizketa (Bizipoza eta ASPANIFen bideo musikala)
Iturriak: EITB (Euskal Irrati Telebista)
ASPANIF
ES
EU
ASPANIF


