BIZIPOZA ELKARTEAK ASPANIF
Publicado por Aspanifen Bizipoza · 4 Julio 2018
Erbi ezpaindun edo ahosabai hautsidun haurren gurasoek osatzen dute nagusiki, baina baita sendagile espezialistek (zirujauak, logopedak, ortodontistak…) edota gaitzak hartutako pertsonek ere.
Elkartearen helburu nagusia familiei informazioa eta laguntza eskaintzea da, gaitzaren tratamenduaz, horren ondorioez eta lagungarri izan daitezkeen gizarte baliabideez.
Administrazioaren aurrean aldarrikapenak egitea; hezkuntza arloko profesionalen artean ezagutza zabaltzea eta ikerketa klinikoa sustatzea ere badira elkartearen erronkak.